Abian da Inauterietako mozorro lehiaketako Herritarren sariak erabakitzeko bozketa

Baleike 2020ko ots. 23a, 17:23

Mozorro lehiaketa egin zen atzo arratsaldean, Zumaian, Inauterien aitzakian. Alondegian egindako Argazki txokoan ateratako argazkiak igo ditugu webgunera, eta orain erabiltzaileen txanda da: beraien botoek erabakiko dute Herritarren saria. 

Bi sari emango dira: banakako edo binakako mozorro onenagatik 80 euro emango dira erosketa txarteletan; taldekako mozorro onenak 200 euro erosketa txarteletan. Bi sari hauek Gertu Zumaiako merkatarien eta ostalarien elkarteak emango ditu. 

Banakako edo binakako atalean botoa emateko hemen dago aukera.

Taldekako atalean botoa emateko aukera hemen dago.

Bozketan parte hartzen duten guztien artean Uzkudun tabernak emandako jatordu bat zozkatuko dugu. Ostegunera arte dago botoak emateko aukera.