Magia eta dantzak izan dituzte Oikian, Inauterietako festan

Oikiako Eskola 2020ko ots. 21a, 21:30

Oikiako eskolan ere ez da Inauterietako giroa falta izan. Festa giroa nagusi izan da, eta ez dira falta izan dantzak eta magia.

Bertako ikasleak prestatu duten dantzak ikusi ondoren, Kolarre Guraso Elkartearen eskutik Potx Magoaren ikuskizunaz gozatu ahal izan dute haurrek eta helduek. Askaria izan dute eguna bukatzeko. Giro ederrean ospatu dute Inauterietako festa Oikian.