Maddi Sarasuaren hitzaldiak eman dio hasiera 'Euskara, bestela ez gara' zikloari

Baleike 2020ko ots. 20a, 10:30

Euskararen inguruko lau hitzaldi antolatu ditu Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak Euskara, bestela ez gara zikloaren baitan. Maddi Sarasua bertsolari gaztearen saioak eman dio hasiera aurtengo zikloari. 

Euskara klase perspektibatik izeneko hitzaldia eskaini zuen atzo Sarasuak Alondegiko Oxford aretoan. Entzule kopuru polita hurreratu zen saioa jarraitzera. 

Hurrengo hitzaldia datorren asteazkenean izango da, hilaren 26an, 18:30etik aurrera Oxforden baita ere. Joseba Zulaika filosofo eta antropologoak Ingelesez? Gazteleraz? Euskaraz? Ikasle edo idazle baten aukerak eta dilemak izenburuko hitzaldia emango du. Bere ibilibide profesionala Nevadan, Renoko unibertsitatean egin du Zulaikak, eta nazioarteko ikuspegi hori ekarriko du gurera.