Gertu elkarteak banatu ditu San Balendin kanpainako sariak

Baleike 2020ko ots. 20a, 09:53

Gertu herriko merkatarien elkarteak kanpaina berezi bat jarri du abian San Balendin egunaren bueltan. Saridun bakoitzak bi lagunentzako afari berezia irabazi du.

Aran Santamaria, Herminia Flores eta Aiora Amenabarrek irabazi dituzte aurtengo Gerturen San Balendin kanpainako sariak. Ane Arribas lentzerian, Rakel estetika zentroan eta Iriondo optikan egindako erosketengatik izan dute zozketan parte hartzeko aukera.

Hala, hiru irabazleek Idoia ardotegian bi lagunentzako afaria eskuratu dute.