Palestinako errealitatea ezagutzeko komiki tailerra izango da martxoan Zumaian

Baleike 2020ko ots. 19a, 11:30

UNRWA Euskadi Palestinako errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziak antolatu du. Martxoaren 9, 10 eta 12an izango da, Alondegia Kultur Etxean. 

2018an abiatutako Hiritartasun Globalerako Hezkuntza proiektu baten barruan, Palestinako errealitatea ezagutuz tailerra antolatu du UNRWA Euskadi Palestinako errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziak. Euskal gazteriak Ekialde Hurbileko errefuxiatuen inguruan eta, bereziki, Palestinako errefuxiatuen inguruan izan ditzaketen kultur eta genero aurreiritziak desegiteko helburua du jarduerak. Errefuxiatu horien errealitatea ezagutzeaz gain, komikiaren alderdi teknikoa lantzeko aukera izango dute gazteek. Tailerra 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendu diete, eta sei ordu iraungo ditu. 

Martxoaren 9, 10 eta 12an izango da, Alondegia Kultur Etxean. Interesdunek martxoaren 3ra arte izango dute izena emateko aukera, Alondegian bertan (943-86 10 56 / alondegia@zumaia.eus), 9:30-14:00 ordutegian.