Martxoan eskainiko dituen ikastaroen berri eman du Zumaiako KZguneak

Baleike 2020ko ots. 18a, 08:25

Foronda kultur etxean dagoen KZguneak martxorako prestatu dituen ikastaroen berri eman du. Martxoan goizez izango da zerbitzua zabalik, 09:00etatik 13:00etara.

Ikastaroak 09:00tatik 11:00ak arte edo 10:00etatik 13:00ak arte izango dira, eta gainerako orduetan nabigatzeko eta tutoretzak egiteko zabalik izango da KZgunea.

Horiez gain, It-txartelak eskuratzeko azterketak ere bertan egiten egiten dira, baita akreditazio hauek jasotzeko Metaposta gordailurako izapideak ere. Administrazioaren aurrean elektronikoki identifikatzeko balio duen BakQ ziurtagiria kudea daiteke bertan.

Hemen ikus daitezke martxoan emango diren ikastaroak.

martxoa2020 by baleike on Scribd