San Jose kaleko igogailua 23:00ak arte erabili ahal izango da

Baleike 2020ko ots. 17a, 18:40

Bizilagunen eskaerei erantzunez zabaldu dute igogailuaren ordutegia.

Beheko plaza, San Jose kalea eta San Juan egoitza lotzen dituen igogailuaren ordutegia zabaldu du Udalak. Aurrerantzean, 6:00etatik 23:00ak arte erabili ahal izango da. Bizilagunen eskaerei erantzunez hartu dute erabakia.