Maddi Iraola Espainiako eski txapelketako bigarren fasera sailkatu da

Asteburuan Panticosan lortutako emaitzei esker bigarren faserako txartela lortu du Iraolak. 

Maddi Iraola eskiatzaile zumaiarra Espainiako txapelketako bigarren fasean izango da. Joan den asteburuan lortutako emaitzei esker lortu du Iraolak fase horretara sailkatzea, Panticosako XIX. Trofeoan. 

Datorren asteburuan jokatuko da Espainiako txapelketako bigarren fasea, Sierra Nevadako eski estazioan.