Asier erabiltzaileak bildu zuen puntu gehien Egunean Behin jokoko Baleikeren taldean, otsailaren 3tik 9rako astean. Egunero jokatutako partidetan 573,37 puntu eskuratu zituen Asierrek. Saria jaso du dagoeneko: Maiaur Izozkiak saltokiak emandako gosari ederra.
Hemendik aurrera, denboraldi bakoitzeko jokalari onenak ere eskuratuko du saria. Zortzi asteko denboraldi labur honetan puntuazio altuena lortzen duenak Bai Bidea jatetxeak emandako bi lagunentzako otordua izango du opari.
Taldera batzeko jarraibideak
Egunak joan eta egunak etorri, gero eta erabiltzaile gehiago ditu Codesyntaxek garatutako Egunean Behin jokoak. Izenak dioen bezala, egunean behin partida bat jokatzeko aukera dute parte hartzaileek, eta euskaraz 10 galdera erantzun behar izaten dituzte horretarako. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago asmatu, hobeto! Egunean Behin aplikazioa Google Play edo App Store plataformetatik deskargatu ondoren, 2B224C kodea erabili BALEIKE - Egunean Behin taldera batzeko.