Txori Txikiren Inauterietako jaialdian parte hartzeko gonbitea egin dute antzerki tailerreko ikasleek

Baleike 2020ko ots. 16a, 20:00

Inauterietako jaialdia egingo du beste urte batez Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak datorren ostiralean, hilaren 21ean. 

Mexiko izango da aurtengo jaialdiko gaia. Kalejira 18:30ean abiatuko da Ubillos jauregitik; alde zaharra igarota, Erriberara jaitsiko da taldea. Jaialdia Beheko plazan egingo da.

Kalejiran eta ondoren egingo den jaialdian parte hartzera animatu nahi dute antzerki tailerreko ikasleek bideo honen bidez.