[ARGAZKITAN] Izustarriko olatuen gainean dantzan

Baleike 2020ko ots. 16a, 14:45

Olatu handiak izan dira azken aldian kostaldean, eta aurreikuspenak betetzen badira, behintzat, hala jarraituko dute datozen egunotan.

Kikildu baino, horrek animatu egin ditu Zumaiako eta inguruko herrietako surflariak eta bodyboardlariak, atzo Izustarri inguruan ikusi ahal izan zen bezala. Hogei bat lagun ibili ziren egunean zehar olatuak hartzen eta azkorentzako ezinezkoak diren maniobrak egiten.