Kaldereroak kalejiran atera ziren atzo Zumaian

Baleike 2020ko ots. 16a, 11:45

Bigarren urtez jarraian, Hungariako kaldereroak kalez kale ibili ziren Zumaian Inauterietako giroa astebete aurreratuz. 

Sanjuaniturrian hasi zuten kalejira eta Beheko plazan amaitu, Zumaiako plaza eta kale batzuk zeharkatu ondoren.