Haurrak eta gaztetxoak izan dira Zumaiako 36. Herri Lasterketan parte hartzen lehenak. Aurrebenjaminek (LH1-2) eta benjaminek (LH3-4) 300 metroko lasterketa egin dute; alebinek 1.050 metrokoa (LH5-6); infantil eta kadeteek 2.100 metroko korrikaldia egin dute (DBH1-4). Guztiek ere dena eman dute Erribera kaleko ibilbidean.
Oraingo honetan, haurrek ez dute heldu baten laguntza behar izan, boluntario talde batek gidatu baitu gazteenen lasterketa.