Gipuzkoako batel ligako bosgarren jardunaldia jokatuko da igandean Zumaian

Baleike 2020ko ots. 14a, 11:27

Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteko hamar ontzik hartuko dute parte. Aurreko estropadetan emaitza onak lortu dituzte zumaiarrek. 

Gipuzkoako batel ligako bosgarren jardunaldia jokatuko da igandean, hilak 16, Zumaian. Urola itsasadarrean lehiatuko dira ontziak, hain zuzen ere, Arranplatik Paol bidera bitartean kokatuko da estropada eremua. 

Zortzi kategoriatan izango da lehia: infantil mutilak eta infantil neskak, promesak neskak, kadete mutilak, jubenil neskak eta jubenil mutilak, neska absolutoak eta senior mutilak arituko dira. 

Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteak hamar ontzirekin hartuko du parte. Orain arte, emaitza oso onak lortu dituzte infantil mutil eta neskek, neska promesek eta kadete mutilek, eta jubenil mutilek.