[PUBLIZITATEA] Bertso-bazkaria izango da Aita Mari jatetxean otsailaren 22an

Baleike 2020ko ots. 13a, 15:00

Sagardotegiko menua eskainiko dute bazkaritarako, eta Agin Laburu eta Maddalen Arzallus bertsolariak ariko dira kantuan. 

Inauteriak behar bezala ospatzeko, hitzordu ederra antolatu du Aita Mari jatetxeak. Hain zuzen ere, hilaren 22an, larunbata, bertso-bazkaria izango da jatetxean. Maddalen Arzallus eta Agin Laburu bertsolariak ariko dira kantuan. 

Sagardotegiko menua eta saioaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, 30 euroren truke. Erreserbak egin daitezke dagoeneko, 679 10 31 67 telefono zenbakira deituta edo whatsapp mezu bat bidalita.