'Ilegales' taldeak Sanagustinen emango duen kontzerturako sarrerak zozkatuko ditugu bazkideen artean

Baleike 2020ko ots. 13a, 13:20

Asturiaseko (Espainia) musika taldea Azpeitiko Sanagustin kulturgunean izango da etzi, larunbata.

Ilegales musika taldeak Azpeitiko Sanagustin kulturgunean eskainiko duen kontzerturako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Kontzertua etzi izango da, larunbata, 22:30ean hasita. 

80eko hamarkadako Espainiako musikari ezagunak biltzen ditu Ilegales taldeak. 2011n ibilbidearekin amaitzea erabaki bazuten ere, oholtzetara itzuli ziren 2013an. Rebelion Tour izeneko biraren barruan, hainbat kontzertu ari dira eskaintzen.

Zozketan parte hartzeko, klikatu hemen. Ostiral eguerdian emango dugu saridunaren berri.

Gogoratu beharrezkoa dela Baleikeko bazkide izatea. Zorte on!