Euskal Herriko Gazte Sozialiston Topagunea aurkeztuko dute ostiralean

Baleike 2020ko ots. 12a, 19:59

Etzi, ostiralean, Euskal Herriko Gazte Sozialiston Topagunea aurkeztuko dute Zumaian. Aurkezpena 18:30ean izango da Alondegiko lehen solairuan, Moila gelan.

Iazko ekainean Azpeitian antolatu zuten Topagunearen lehenengo edizioa Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleek. Aurtengoa, Legution egingo da apirilaren 9tik 13ra bitartean, Antolakuntzaren potentzia lemapean.

Topagunerako bono orokorrak jada salgai daude 35 euroan. Zumaian ere erosteko aukera dago Leize tabernan, martxoaren 20ra bitartean.

Informazio gehiago hemen.