Martxoak 8 - 2020

Martxoaren 8a antolatzeko bilera irekia izango da bihar

Baleike 2020ko ots. 12a, 15:55

Emakumeon* Etxeak, Mugimendu Feministak eta Malen Etxeak elkarlanean antolatu dute bilera.

Emakumeen Nazioarteko Eguna antolatzeko bilera irekia deitu dute Zumaiako Emakumeon* Etxeak, Malen Etxeak eta Mugimendu Feministak. Martxoaren 8an antolatu daitezkeen ekimenen proposamenak jaso nahi dituzte. Bilera bihar izango da, hilak 13, 19:00etan Torreberri gaztetxean.