Zabaldu dute Zumaia eta Getaria arteko autobidea

Baleike 2020ko ots. 11a, 19:30

Gaur arratsaldean itxita egon da errepidea. Itsasbazterreko denboralea baretu denez, zabalik da berriz. 

Itsasoaren egoera dela eta, Zumaia eta Getaria arteko N-634 autobidea itxi egin behar izan dute gaur, asteartea, arratsaldean. Olatu handiak zeuden iragarrita, eta alerta laranja ezarri dute kostaldean. Horregatik, kostaldeko errepide zati hori itxita egon da arratsaldean. Itsasbazterreko denboralea baretu denez, Zumaia - Zarautz tartea zabalik da berriz ere.