Santelmoak antolatzeko bilera irekia izango da hilaren 18an

Baleike 2020ko ots. 11a, 17:20

Kultura Sailaren asmoa da herriko eragileetan edota taldeetan sor daitezkeen proposamenak jasotzea.

Gero eta gertuago ditugu santelmoak. Jaietarako bi hilabete falta dira, eta Zumaiako Udaleko Kultura Saila hasi da dagoeneko prestaketa lanekin. Herriko elkarte edota taldeetan sor daitezkeen proposamenak jasotzeko, bilera irekia deitu dute: otsailaren 18an izango da, asteartea, 19:00etan Alondegian. 

Hala ere, dagoeneko egitaraua lantzen hasiak direnek proposamenak aurrez bidaltzeko aukera izango dute Alondegia Kultur Etxeko bulegoan (943.861056 / kultura@zumaia.eus).