Zumaian geldialdia egingo du ostegunean 'Don't be Dummy' programak

Baleike 2020ko ots. 11a, 13:08

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak sustatutako programak auto eta moto istripuak saihesteko helburua du. Zumaiako Institutuko eta Zumaiena Ikastetxeko ikasleek hartuko dute parte osteguneko saioan.

Trafiko istripuak prebenitzea helburu duen Don't be Dummy | Zuk ez duzu ordezkorik programa Zumaian izango da ostegunean. EAEko ikastetxe ez unibertsitarioetako gazteei zuzendutako programa da, hain zuzen ere, 15 eta 20 urte bitarteko gazteek hartzen dute parte. 

Ostegunean, hilaren 13an, Zumaian egingo du geldialdia programak. Aita Mariko zine aretoan Zumaiena Ikastetxeko eta Zumaiako Institutuko ikasleei  zuzendutako saio bat egingo dute, eta bertan izango dira Iban Barba (udaltzaina), Erraun Etxabe (suhiltzailea) eta Alaitz Arbilla (bizkarrezur-muineko lesioa duen herritarra), bere testigantzak lehen pertsonan kontatzen.

Bizkai, Araba eta Gipuzkoako 42 udalerritan egin du geldialdia orain arte programak, eta guztira, 84 saio egin dituzte. Hala, 21.300 ikasletik gora izan da saioetan, eta 75 lekuko baino gehiago ausartu dira beren esperientziak kontatzera.