Herriko jaietan janari postuak jartzeko zozketaren emaitza argitaratu du Udalak

Baleike 2020ko ots. 11a, 11:55

Lizentzia lortu dutenek dokumentazioa aurkeztu beharko dute datozen egunetan.

Zumaiako Udalak egin du herriko jaietan janari postuak jartzeko zozketa. Postua lortu dutenek oinarrietan jasotzen diren dokumentuak aurkeztu beharko dituzte datozen egunetan. Ogitartekoak eta patata frijituak saltzeko hiru lizentzia emango dituzte; bina txurroak eta gaztainak saltzeko. Itxaron zerrenda ere osatu dute.
 
Zozketaren emaitza Zumaiako Udalaren webgunean dago ikusgai.