Abisu laranja ezarri dute kostaldean itsasoaren egoeragatik

Baleike 2020ko ots. 10a, 20:36

Olatu handiak espero dira bihar eta etzi kostaldean. Hori dela-eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du.

Aurreikuspenen arabera, bost metro ingurko olatuak izango dira bihar eta etzi. Itsasgoran izango dira une latzenak kostaldean, bihar goizaldeko 4:00etatik 8:00etara, eta arratsaldean 17:00etatik 20:00etara. Etzi, asteazkenean, goizaldeko 5:00ak eta 9:00ak arte ezarri dute abisu laranja. 4,5 eta 5 metro inguruko olatuak espero dira une horretan. 

Gaur arratsaldean zehar ere olatuek kostaldea kolpatu dute. Itsagorarekin olatuak Arranplaraino heldu dira, bideoan ikus daitekeen bezala.