Santa eskean ibili dira Arroa Behean ere

Urola Kostako Hitza 2020ko ots. 10a, 11:48

Goiz eta arratsalde baserriz baserri kantuan aritu ziren larunbatean arroarrak. Lokalak egokitzeko materialetarako erabiliko dute jasotako dirua.

Heldu eta haur bat hartuta, santa eskean atera ziren larunbatean Arroa Behean, Ezkaizto Auzo Elkarteak egindako deiari erantzunez.

Goiz eta arratsaldez aritu ziren kantuan arroarrak, Eneritz Artetxe, Eli Pagola, Unai Sarasua eta Peio Etxabe bertsolarien laguntzarekin. Indarrak berritzeko tartea hartu zuten eguerdi aldera, zentroan egin zuten bazkariarekin. Arroa Beheko lokalak egokitzeko materialetarako erabiliko dute atzoko saioan jasotako dirua.

Hemen, Arroa Beheko aurtengo santa eskearen irudiak (argazkiak: Ezkaizto Auzo Elkartea).