Asier garaile Egunean Behin jokoko Baleikeren taldean

Baleike 2020ko ots. 10a, 10:15

Otsailaren 3tik 9rako astean Asier erabiltzaileak bildu du puntu gehien. Maiaur Izozkiak-ek emandako gosari ederra eskuratuko du.

Abian da lehia berriz ere Egunean Behin jokoko Baleikeren taldean. Denboraldi honetan, Maiaur Izozkiak-en eskutik, gosari ederra izango da jokoan astero-astero. Otsailaren 3tik 9rako astean, Asier erabiltzailea izan da garaile, 573,37 puntu eskuratuta (horretarako, bidali posta eletronikoko mezu bat aldizkaria@baleike.eus helbidera izen-abizenekin eta telefono zenbakiarekin).

Hemendik aurrera, denboraldi bakoitzeko jokalari onenak ere eskuratuko du saria. Zortzi asteko denboraldi labur honetan puntuazio altuena lortzen duenak Bai Bidea jatetxeak emandako bi lagunentzako otordua izango du opari. 

Taldera batzeko jarraibideak
Egunak joan eta egunak etorri, gero eta erabiltzaile gehiago ditu Codesyntaxek garatutako Egunean Behin jokoak. Izenak dioen bezala, egunean behin partida bat jokatzeko aukera dute parte hartzaileek, eta euskaraz 10 galdera erantzun behar izaten dituzte horretarako. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago asmatu, hobeto! Egunean Behin aplikazioa Google Play edo App Store plataformetatik deskargatu ondoren, 2B224C kodea erabili BALEIKE - Egunean Behin taldera batzeko.