Kirol federatuaren saria jasoko du Helene Alberdi triatletak

Baleike 2020ko ots. 10a, 08:38

Helene Alberdi triatleta zumaiarrak badaki zer den podiumera igotzea. Azken urteotan sarritan igo da dominaren bat jasotzera parte hartutako triatloietan lortutako emaitzengatik. Orain, ordea, beste sari bat jasoko du.

Azken denboraldi hauetan hirutan izan da Alberdi Espainiako txapeldun, eta baita Gipuzkoakoa eta Euskadikoa ere, distantzia eta modalitate desberdinetan. Gipuzkoako Triatloi Federazioak sare sozialetan esan duenez, zumaiarra "erreferente bilakatu" da azken urteotan egindako lanagatik, eta horregatik AFEDEGI Kirol Saria emango dio.

AFEDEGI Gipuzkoako Kirol Federatuaren galan jasoko du Helene Alberdik sari hau.