Udaltzainen lan-poltsa osatzeko deialdia egin du udalak

Baleike 2020ko ots. 8a, 16:54

Eskaera egiteko azken eguna otsailaren 21a izango da, eta udaletxean bertan nahiz Internetez aurkez daitezke eskariak.

Udalak osatu egingo du udaltzainen lan-poltsa, eta interesa duenak otsailaren 21a izango du eskaera aurkezteko azken eguna. Oinarriak jada argitaratuta daude Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta horrenbestez, lan-poltsa berria sortzen denean, udalean egun indarrean dagoen lan-poltsa indargabetu egingo da.

Interesa duenak eskaera orria bete beharko du, eta hori aurkeztu udaletxean bertan edo Internetez. Eskabide orria hemen eskura daiteke, baita tramitazioa hasi ere.

Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda udalaren webgunean argitaratuko dute, baita prozesu horrekin lotutako gainerako argibideak ere.