Santa eskean atera dira gaur Oikian

Baleike 2020ko ots. 7a, 21:11

Hilaren bian Kandelario, bostean Santa Ageda dio koplak, baina Oikian ostiralera arte itxaron dute santa eskean ateratzeko. 

Bazkalondoren atera dira baserriz baserriz, koplatan. 16:30ak arte eskolako haurrekin aritu dira bertsolariak eta trikitixa jotzaileak egun horri lotutako gira herrian zabaltzen. Ordu horretan haurrak erretiratu dira; ez, ordea, kopla saioak. Horrek aurrera jarraitu du arratsaldean zehar ere.

Argazkiak: Eire Salegi.