A-8 autobidea itxita dago Zaldibar parean, luizi handi bategatik

Baleike 2020ko ots. 6a, 17:50

Luizi handi batek A-8 autobidea estali du alderik alde Zaldibar parean, baita zuhaitz luze batek ere, eta, ondorioz, errepidea trafikoari itxita dago bi noranzkoan. 

Errepidea garbitu eta normaltasunera itzuli bitartean, Irun aldera doazen ibilgailuak Ermutik desbideratzen ari dira, eta Bilborantz doazenak, berriz, Eibartik. Une honetan, suhiltzaileak ari dira bertan lanean, eta hasiera batean gertakariak ez du ibilgailurik harrapatu. Hala ere, inguruko zabortegiko bi langileren bila dabiltza. Jakitera eman dutenez, luiziak 200 metro luze ditu eta 50 metro zabal.