Amaiurko gazteluaren historia Jon Maiarekin, gaur, Itxi Liburuak saioan

Baleike 2020ko ots. 6a, 13:00

Jon Maia bertsolaria irakasle lanetan jarriko dute gaur, ETB1eko, Itxi liburuak saioan, Amaiurko gazteluaren historia modu original batean konta dezan. Saioa 22:00etan hasiko da.

Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta, Amaiurko gazteluak utzitako arrastoak ezagutuko ditu Maiak: bertan topatutako Inkreibli ezpata, besteak beste. Aranzadiko arkeologoen laguntzaz, aurkikuntza batek eragiten dituen sentipenak lehen pertsonan bizitzeko aukera izango du.