Kalean da otsaileko Baleike aldizkaria

Baleike 2020ko ots. 5a, 12:14

Bazkideek aste honetan zehar jasoko dute etxean otsaileko Baleike aldizkaria. Ez direnek, aldiz, ohiko saltokietan eskuratu ahal izango dute, euro baten truke. 

Hiru anai batelak hartu du otsaileko Baleike aldizkariko azala: 1982. urtean egin zuten Hiru anai batelaren neurriak eta formak izango dituen erreplika egiten ari dira Beduola Elkarteko kideak. Aurreikuspenak betez gero, udazkenean uretaratuko dute ontzia. 

Emakumeon* Etxeko kide Vanessa Arbelaitzekin eta Maider Urbietarekin ere aritu gara. Zerbitzuak, ikastaroak, harrera eta aholkularitza eskaini nahi ditu Emakumeon* Etxeak, haunsarketarako, eztabaidatzeko, elkar zaintzeko eta goxatzeko espazio askea izateaz gain. Proiektuaren inguruan aritu dira Urbieta eta Arbelaitz. 

Erretratuaren atalean, aldiz, Jon Sasiain harakina elkarrizketatu dugu. Alde zaharreko garai bateko bizitzaz, ofizioaz eta komertzio txikiez aritu da Sasiain. 

Ainhoa Balenciaga izan da protagonista aldizkari honetako Hitz tantak atalean. Abenduan Lasarte-Oriako Miracampos zalditegiko elkarte arteko lehiaketan garaipena eskuratu zuen 50 zentimetroko saltoen proban. 

Hau guztia eta gehiago, otsaileko Baleike aldizkarian.