Kalejiran atera dira Zumaiako Herri Eskolako haurrak, Santa Ageda egunaren bezperan

Baleike 2020ko ots. 4a, 21:12

Ohikoa denez, Zumaiako Herri Eskolako ikasleak kalejiran atera dira gaur bazkalondoan, Santa Ageda egun bezperan.

Eskolako patioan elkartu eta Aita Mari eta Basadi auzuneetan barrena Kantauri plazara heldu dira. Ez dira trikitixa doinuak eta koplak falta izan gaurkoan ere.