Guraso Eskolan izena eman daiteke ostegunera arte

Baleike 2020ko ots. 4a, 11:36

0 eta 6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak antolatu dituzte. Etzi, hilak 6, itxiko da izen-ematea.

Jon Urdineta eta Itziar Rosado psikomotrizistek gidatuko dituzte Guraso eskola hauek. Saioak otsailaren 8an eta 15ean egingo dituzte, biak euskaraz. Bigarren talde bat osatzen bada, gazteleraz izango dira saioak, martxoaren 14an eta 28an.

Oraindik plazak libre daude tailarrean, eta interesa dutenek izena emateko aukera izango dute otsailaren 6ra arte, Brankan (Gizarte Zerbitzuak, Aizkorri 4). Matrikulak 40 euro balio ditu eta honako kontu korronteak sartu beharko da dirua: KUTXABANK ES28 2095 5174 90 1060024873.

Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatu dituzte saioak, eta aurtengoan 0-6 urte bitarteko haurren gurasoen bizipenei helduko diete. Bi erreferente dauden kasuan, biek parte hartzea komeni dela nabarmendu dute saioen antolatzaileek.

Lehen saioa: OTSAILAK 8

Gaztelerazko taldea osatzen bada: MARTXOAK 14

  • Haurra ulertzen dugu?
  • Amorrua, haserrea
  • Frustrazioa, ezetza
  • Tonua, begirada
  • Konfiantza, anbibalentzia
  • Auto erregulazioa, auto kontrola

Bigarren saioa: OTSAILAK 15

Gaztelerazko taldea osatzen bada: MARTXOAK 28

  • Zer da guraso izatea?
  • Gustura egiten dugu?
  • Hobetu dezakegu?
  • Zerbait berria probatu nahi dugu?
  • Kalitatea edo kantitatea?
  • Zer transmititzen diegu?
  • Haurraren beharrak eta gure beharrak