Espainiako Batzorde Olinpikoaren domina jaso du Irati Osak

Espainiako Batzorde Olinpikoak emandako domina jaso du Irati Osa piraguista zumaiarrak. Iazko denboraldian zehar lortutako emaitzengatik eman diote garaikur hori Itxas-Gain klubeko kirolariari. 

Pasa den larunbatean, hilaren 1ean, Madrilen egindako galan jaso zuen Osak domina.