82 lagun aritu dira Flysch Trailerako hirugarren entrenamendu saioan

Baleike 2020ko ots. 4a, 08:10

Maiatzaren 3an jokatuko den Zumaia Flysch Trail mendi lasterketarako hirugarren entrenamendu gidatua egin zen igande honetan. 82 lagunek parte hartu zuten saio honetan. 

Aurreko saioan baino partaide gutxiago izan baziren ere –85 lagun aurkeztu ziren urtarrileko saiora–, antolatzaileak pozik dira emaitzarekin. Saio hauek, hasiera batean, emakumeei zuzenduta daude, baina gizonezkoek ere parte hartu dezakete. 

Hurrengo entrenamendu saioa, laugarrena, martxoaren 15ean egingo da. Mendi lasterketa Andutz inguruan ariko da, eta leku horietako batzuk ezagutzeko aukera izango dute korrikalariek.