Emaitza onak berretsi dituzte Zumaiako batelek ligako hirugarren jardunaldian

Baleike 2020ko ots. 2a, 15:25

Atzo bezala, Pasaiako badiak Gipuzkoako batel ligako beste jardunaldi bat hartu du. Ligako hirugarren jardunaldia jokatu da gaur goizean, eta Telmo Deun arraun elkarteko ontziak bezperan lortutako emaitza onak berretsi dituzte. 

Neskatan, haurren mailan, hirugarren izan da Zumaia; promesen mailan, berriz, A ontzia bigarren izan da, eta B ontzia 11.

Mutiletan, infantil mailan, bigarren izan dira gorritxoak. Kadete mailan jaun eta jabe izan dira Zumaiako batelak: D ontzia lehena izan da eta A ontzia bigarren; Zumaia B bederatzigarren izan da eta C batela 11. Jubeniletan bigarren egin dute zumaiarrek.