Bakearen nazioarteko eskola eguna ospatu zuten atzo Zumaiena ikastetxean

Baleike 2020ko ots. 1a, 14:33

Urtero bezala, aurten ere,  indarkeriaren aurkako eta bakearen aldeko nazioarteko eguna ospatu dute Zumaiena ikastetxean. Unesco-ren nazioarteko ikastetxeen sareko kide da ikastetxe hau, eta mundu mailan ezarri diren Garapen iraunkorreko 17 helburuekin bat eginik, aste honetan haurren eskubideak landu dituzte ikasleen artean.

Astean zehar lanketa ezberdinak egin ondoren, ostiralean, Lehen hezkuntzako eta Bigarren hezkuntzako 600 ikasle eta irakaslek herrian zehar manifestatu ziren, eta Gernika parkean eman zioten ekitaldiari amaiera.

"Unesco sareko kide modura, eraldaketa sozialerako agente aktibo izatearen garrantzia azpimarratu nahi dugu Zumaienatik", adierazi dute.