Inauterietako kartel lehiaketako proposamenak gaur ere jasoko dituzte

Baleike 2020ko urt. 31a, 09:52

Atzo zen lanak aurkezteko azken eguna. Hala eta guztiz ere, greba orokorra medio, epea gaur arte luzatzea erabaki du Zumaiako Udalak. 

Lehiaketa hau zumaiarrei dago zuzendua, eta parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru lan aurkeztu ahal izango ditu. Gaia eta karteleko testua Zumaiako Inauteriak 2020 izango da. 

Teknika librea izango da, eta lanek DinA3 neurria izango dute (297x420mm). Egilearen izena eta datuak kartazal itxi batean ekarriko dira.

Lanak urtarrilaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira Alondegia kultur etxean. Lanak otsailaren 6tik 24ra bitartean erakutsiko dira, Alondegia bertan. Epaimahaia Festa batzordeak osatuko du, eta bi sari emango ditu. Kartel irabazleak 300 euroko saria jasoko du. Kartel irabazlea Udalaren esku geratuko da eta Inauterietako festa egitaraua kaleratzeko erabiliko da. Herritarren saria, berriz, erakusketan jasoko diren botoen bidez hautatuko da. Saria herriko jatetxe batean bi lagunentzat afaria izango da.