Erakusketa zabaldu dute Zestoan Aran Santamariak eta Ander Hormazurik

Baleike 2020ko urt. 28a, 20:03

Aran Santamaria eta Ander Hormazuri artista zumaiarrek erakusketa zabaldu dute Zestoan. Otsailaren 19ra arte erakutsiko dituzte beraien lanak.

Artista bakoitzak duen estilo propioa landu du erakusketa honetarako lanak egiterako orduan. Erakusketa Zestoako Portale kultur elkartean (Erdikalea 7) dago zabalik otsailaren 19ra arte.