'El hoyo' pelikula emango du Ostarrenak bihar zine forumean

Baleike 2020ko urt. 28a, 13:49

Ostegunerako greba orokorra deituta dagoela eta, Ostarrena zine klubak aste honetarako programatuta zuen pelikula egun bat lehenago emango du. Asteazkenean izango da El hoyo zientzia fikziozko pelikula euskalduna ikusteko aukera. 

Galder Gaztelu-Urrutia zinemagile bilbotarrak zuzendutako pelikulak efektu berezien Goya saria jaso berri du, Malagan. Ez da jaso duen sari bakarra izan: Torontoko eta Sitgeseko zinema jaialdietan, bietan, ikusleen saria jaso zuen. Azken honetan pelikula eta zuzendari berri onenaren; eta efektu berezi onenen sariak ere jaso zituen.

Saioa 22:00etan hasiko da Aita Mari zinean.