Jolasak landuko dituzte igandean Ludotekan, familia giroan

Baleike 2020ko urt. 28a, 08:31

Zumaiako Ludotekak antolatutako Familia Giroan egitasmoko saioa izango da igande arratsaldean. Oraingo honetan jolasak landuko dituzte. 

LH 1-6 urte bitarteko haurrei eta haien gurasoei zuzendutako ekitaldia izango da igandekoa, eta 17:00etatik 19:30era bitartean egingo da Ludotekan. Anai-arreba txikiagoek ere parte hartu ahal izango dute, baina derrigorrezkoa izango da haurrak heldu batekin etortzea. 

Izenak Ludoteka bertan eman daitezke (943-14 32 64 / ludoteka@zumaia.eus) urtarrilaren 31 baino lehen. Lekuak mugatuak dira.