Urteko batzar arrunta egingo du Beheko Plazak otsailaren 12an

Baleike 2020ko urt. 27a, 14:46

Beheko Plaza pentsiodunen eta jubilatuen elkarteak urteko batzar arrunta egingo du otsailaren 12an, Eusebio Gurrutxaga plazako gizarteko zentroko bigarren solairuan. 

Bilkura 17:30ean egingo da lehen deialdian, eta 18:00etan bigarrengoan. Gai ordena hau izango du.

  • 1. Lehendakariaren agurra.
  • 2. Aurreko akta irakurtzea, eta, hala badagokio, onartzea.
  • 3. Diruzaintzako txostena.
  • 4. Idazkaritzaren txostena (memoria, 2019ko jarduerak, etab.).
  • 5. 2020rako jardueren proposamena. 
  • 6. Batzordea berritzea.
  • 7. Eskariak eta galderak.