Irudietan: Egaña zumaiarrak eta San Josek irabazi dute 3. mailako Zesta Punta Zirkuituko finala

Baleike 2020ko urt. 26a, 09:43

Kadete mailako partida estua izan bazen ere, Bilbaok eta Ureta zumaiarrak ez zuten finala irabazterik lortu. Berdinketa hausteko saioan 5-4 emaitzarekin gailendu zitzaizkien Agirre eta Rodriguez.

Atzo arratsaldean jokatuko ziren gizonezkoen kadete mailako, 3. mailako eta Interjai kategoriako finalak Aitzuri pilotalekuan. 16:30ean hasi zen lehen norgehiagoka, kadete mailakoa. Bilbaok eta Ureta zumaiarrak Agirre eta Rodriguez izan zituzten aurkari. Partida estua izan zen, lehen bi saioetan 15-12 eta 6-15 emaitzekin partida berdindu baitzuten. Dena dela, berdinketa hausteko saioan Agirre eta Rodriguez gailendu ziren, 5-4 emaitzarekin.  

3. mailako finalean Urrestik eta Del Riok Egaña zumaiarraren eta San Joseren aurka jokatu zuten partida, eta Egaña eta San Josek irabazi zuten norgehiagoka 10-15 eta 4-15 emaitzekin.

Azkenik, Interjai kategoriako finalak jokatuko ziren. Laloo eta Manci Aaron eta Zuhaitzen aurka aritu ziren. Lehen bi saioak berdinduta bukatu zituzten, baina berdinketa hausteko txandan Laloo eta Manci nagusitu ziren, 5-3 emaitzarekin.