Zesta Punta Zirkuituko finalak jokatuko dituzte gaur Aitzurin

Baleike 2020ko urt. 25a, 11:20

Xisteraren eskutik, maila desberdinetako hiru norgehiagoka ikusteko aukera izango da gaur Aitzuri pilotalekuan. 

Gaur jokatuko dira gizonezko kadeteen, mutilen 3. mailako eta Interjai kategoriako finalak Aitzuri pilotalekuan. 16:30ean hasiko da kadeteen partida. Agirre eta Rodriguezek Bilbao eta Ureta zumaiarraren aurka neurtuko dituzte indarrak. Ondoren, mutilen 3. mailakoen txanda izango da: Urreisti eta Del Rio, Egaña zumaiarraren eta San Joseren aurka. Azkenik, Interjai kategoriako finala jokatuko dute: Laloo eta Manci, Aaron eta Zuhaitzen aurka. 

Sarrera doakoa izango da, eta bertaratu ezin dutenek hitzordua zuzenean jarraitzeko aukera izango dute xistera.eus webgunean.