'1917' eta 'Tu mejor amigo: un nuevo viaje' filmak izango dira asteburuan Aita Marin

Baleike 2020ko urt. 24a, 15:32

Gaurtik astelehenera bitartean botako dute '1917', ohiko ordutegian. 'Tu mejor amigo: un nuevo viaje', aldiz, igandean izango da ikusteko aukera.

Sam Menders sortzaile britainiarraren azken lana izango da ikusgai asteburuan Aita Mari zine aretoan. Lehen Mundu Gerran girotua dago 1917 filma, eta bi soldadu britainiarren istorioa du ardatz. 

Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean ,19:30ean.

 

Tu mejor amigoren ondorengo film honetan, Bailey txakurrak sekula pentsatu gabeko lekuetara eramango ditu bere lagunak. Bere bizitzari zentzua aurkituko dio txakurrak, gizakiei maitatzen eta barre egiten erakusten dien bitartean. 

Ordutegia: igandean 16:30ean.