Santiago hondartza gaineko egurrezko pasabidea itxiko dute, konponketa lanak direla eta

Baleike 2020ko urt. 23a, 18:23
Argazkia: Zumaiako Udala.

Gaur abiatuko dituzte lanak; bost egun itxita egotea aurreikusi dute. 

Santiago hondartzaren eta N-634 errepidearen artean dagoen egurrezko pasabidea itxiko dute datozen egunetan. Izan ere, pasabideak dituen kalteak konponduko dituzte: egurrezko oholak kendu eta berriak jarriko dituzte, pasabide horretan sortutako arazoei aurre egiteko. Kosta Zuzendaritzak gaur abiatuko ditu lanak, eta bost egunez egongo da pasabidea itxita.