Inauterien etorrera iragartzeko, berriz ere elkartuko dira aurten kaldereroak. Inauterien aurreko asteburuan, otsailaren 15ean, herriko kaleak zeharkatuko dituzte kalejiran, kantuan.
Kalejira behar bezala irten dadin, entseguak hasiko dituzte bihar, ostirala. Ostiraletan 20:00etan elkartuko dira, eta larunbatetan 16:00etan, Komentuan. Lehen aldiz parte hartu nahi dutenak biharko entsegura gerturatzera gonbidatu dituzte antolatzaileek.