Kendu dute tren geltokiko egitura metalikoa

Baleike 2020ko urt. 22a, 11:33

Hainbat herritarrek zalantzan jarri zuen egokia ote zen duela hilabete inguru geltokiko tunelean jarri zuten egitura metalikoa.

Duela hilabete inguru jarri zuen Euskal Trenbide Sareak egitura metalikoa Zumaiako tren geltokiko tunelaren sarreran. Zumaiarren artean hautsak harrotu zituen tunelaren itxura berriak, eta Zumaiako Udalak Euskal Trenbide Sareari egituraren inguruko azalpenak eskatu zizkion.

IOHLEE Industria Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteak astelehenean jakinarazi zuen ETSk erretiratu egingo zuela egitura, eta dagoeneko tunelak lehengo sarrera bera dauka.