Zumaian hasiko da UEMAk antolatutako euskararen aldeko ekimen ibiltaria

Baleike 2020ko urt. 21a, 09:57

Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea da topaketaren helburua. Aurten Zumaian hasiko da ibilaldia eta Lekeition bukatuko da.

Aurten ere antolatu du UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak euskara bultzatzeko ekimen ibiltaria. Ekainaren 29tik uztailaren 5era izango da, eta parte hartuko duten 14-18 urte bitarteko gazteek Zumaiatik Lekeitiorako bidea egingo dute.

Topaketa ibiltari honen helburua da udalerri euskaldunetako gazteek euskararen inertziazko erabileratik erabilera kontziente baterako saltoa ematea, eragile aktibo izan daitezen euskararen defentsan.
Ekimenean izena emateko epea otsailaren 19an zabalduko da eta martxoaren 31an itxiko da.

Informazio gehiago uemaren webgunean.