Darahli Elkarteak janari bilketa egingo du aste honetan

Baleike 2020ko urt. 20a, 15:10
Darahli Elkartearen janari bilketa

Ikastetxeetan asteazkenetik ostiralera bitartean egongo da lehengaiak emateko eukera, eta larunbatean Eroski, BM eta Dia supermerkatuetan jarriko dituzte janaria biltzeko mahaiak.

Sahararen Aldeko Euskal Karabanak Zumaian bilduko du janaria aste honetan, Darahli Elkartearen eskutik. Atun edo sardina latak, azukrea, lekaleak, pasta, dilistak, arroza, konpresa eta sendagaiak dira jasoko dituzten produktuak egun hauetan.

Ikastetxeetan asteazkenetik ostiralera bitartean egongo da janaria emateko aukera, eta larunbatean Eroski, BM eta Dian supermekatuen atarian bilduko dute janaria Darahliko kideek.

Otsailaren 25ean aterako da Euskal Herritik Sahararen Aldeko Euskal Karabana, saharar herriari ahalik eta elikagai gehien eramateko asmoz. Tindoufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamentuetara joango da bildutako janaria.